TXIMISTA XAKEKO EUSKADIKO TALDEKAKO TXAPELKETA.

(2015eko maiatzaren 17an jokatua, Bergaran).

 

 

 

            Igande arratsaldean jokatu zen. Itzuli bateko Liga izan zen, 13 talderekin.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Sestao Naturgas (Bizkaia) – 42’5 puntu.

2)      Antsoaingo Xake Taldea/Donibane Kirol Elkartea (Antsoain/Iruñea, Nafarroa) – 34 puntu.

3)      Altzaga (Leioa, Bizkaia) – 33’5 puntu.

4)      San Viator (Gasteiz, Araba) – 30 puntu.

5)      Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 29’5 puntu.

6)      Abadiño (Bizkaia) – 27’5 puntu.

7)      Leioa (Bizkaia) – 23 puntu.

8)      Egidazu (Gasteiz, Araba) – 23 puntu.

9)      Larrasoloeta (Durango, Bizkaia) – 18’5 puntu.

10)  Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 17 puntu.

11)  Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 16’5 puntu.

12)  Hondarribia (Gipuzkoa) – 9’5 puntu.

13)  Martintxo (Gasteiz, Araba) – 7’5 puntu.

 

SESTAO NATURGAS TALDE TXAPELDUNA: ALEJANDRO RUIZ GOMEZEK EGUNA BIRIBILDU ZUEN.

 

http://3.bp.blogspot.com/-iAzU1Bj-fI0/VV3AT7cp0MI/AAAAAAAAX5I/_0ot0Xa1I8U/s1600/20150517_202819.jpg

 

Jesus Iruzubieta Villaluenga, Juan Mario Gomez Esteban, Sergio Trigo Urkijo eta Alejandro Ruiz Gomez, trofeoekin.

 

            Juan Mario Gomez Esteban (2.432): 9 puntu 12 partidatan (% 75).

            Alejandro Ruiz Gomez (2.371): 12 puntu 12 partidatan (% 100).

            Jesus Iruzubieta Villaluenga (2.404): 10 puntu 12 partidatan (% 83’33).

Sergio Trigo Urkijo (2.326): 11’5 puntu 12 partidatan (% 95’83).

 

Garaipen garbia lortu zuen Sestaok, bigarrenari 8’5 puntuko aldea aterata. Jokalari guztiak bikain aritu ziren, baina Alejandro Ruiz Gomez (% 100) eta Sergio Trigo (% 95’83) batez ere.

 

Alejandro Ruiz Gomezek garaipen bikoitza egin zuen egun berean, goizean banaka geratu baitzen txapeldun.

 

ANTSOAIN XAKE TALDEA/DONIBANE KIROL ELKARTEA TALDE TXAPELDUNORDEA: ZALANTZAZKO TALDEA PODIUMEKO BIGARREN KOSKAN.

 

            Mikel Huerga Leatxe(2.433): 11’5 puntu 12 partidatan (% 95’83).

            Luis David Jimenez Almeida (2.147): 10’5 puntu 12 partidatan (% 87’50).

            Aritz Idiazabal Troyas (1.983): 8 puntu 12 partidatan (% 66’67).

Andres Malon Insausti (1.550): 4 puntu 12 partidatan (% 33’33).

 

Talde honen osaera mistoak zalantzak eragin zituen, baina inork erreklamatu ez zuenez, onartu zen bere parte hartzea.

 

            Mikel Huerga eta Luis David Jimenez Almeidaren indarra nabaritu zen, hirugarren mahaian Aritz Idiazabalen laguntza onarekin.

 

            Laugarren mahaian Andres Malon gazteak gutxiago puntuatu zuen arren, bigarren postu bikaina eskuratu zuen talde honek.

 

ALTZAGA HIRUGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: PUNTU ERDIAGATIK EZ ZUEN GEHIAGO LORTU.

 

            Mikel Sanz Rodero (2.142): 4’5 puntu 12 partidatan (% 37’50).

            Alvaro Diaz Herrero (2.199): 9 puntu 12 partidatan (% 75).

            Joseba Llano Olabarrieta (2.043): 10’5 puntu 12 partidatan (% 87’50).

            Xabier Barbazan Bilbao (1.989): 9’5 puntu 12 partidatan (% 79’17).

 

Joseba Llano Olabarrieta eta Xabier Barbazan jokalarien jardun onak eman zion hirugarren postua Leioako taldeari. Puntu erdia besterik ez zitzaion falta izan bigarren geratzeko. Mikel Sanz Roderok lehenengo mahaian puntu gehiegi galdu zuen horrelako lorpena erdiesteko.

 

PALMARESA.

2004. urtean: Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa), txapeldun.

2005. urtean: Gros (Juan Mario Gomez Esteban, Santiago Gonzalez De la Torre, Elvis Hernandez eta Ivan Muñoz Perez) (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.

2006. urtean: Easo (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.

2007. urtean: Gros (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.

2008. urtean: Sestao (Juan Mario Gomez Esteban, Carlos Varas Gonzalez, Carlos Nava Pereda eta Sergio Trigo Urkijo) (Bizkaia), txapeldun.

2009. urtean: Sestao (Juan Mario Gomez Esteban, Carlos Varas Gonzalez, Carlos Nava Pereda eta Sergio Trigo Urkijo) (Bizkaia), txapeldun.

2013. urtean: Orvina (Luis David Jimenez Almeida, Iñaki Rebole Arbea, Mikel Ortega Lopez eta Pablo Urriza Iricibar) (Iruñea, Nafarroa), txapeldun.

2014. urtean: Batalla (Juan Ignacio Alonso Arburu, Ivan Muñoz Perez, Carlos Cruz-Lopez Claret,            Antxon Serras Uria eta Luis Olaizola Ortega) (Irun, Gipuzkoa), txapeldun.

2015. urtean: Sestao Naturgas (Juan Mario Gomez Esteban, Alejandro Ruiz Gomez, Jesus Iruzubieta Villaluenga eta Sergio Trigo Urkijo) (Bizkaia), txapeldun.

 

            2015-05-17.

 

                Iturria: “http://chess-results.com/tnr173954.aspx?lan=2&wi=821&turdet=YES” webgunea.